XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oposaketa eta Lehiaketak

HERRIZAINGO SAILA

ERABAKIA, 1992ko urtarrilaren 31koa, Segurantza Sailburuordearena, 1991ko abenduaren 13ko Erabakia zati batetan indargabetu eta Ertzaintzaren bederatzigarren txandako praktika-aldiaren Balorapen Batzordeko idazkariaren izendapena aldatzen duena.

Ertzaintzaren bederatzigarren txandako praktika-aldia baloratzeko batzordea izendatu zen 1001ko abenduaren 13ko Erabakiz; aldi hori, 1991ko otsailaren 22ko Erabakiz onartutako deialdian jasotako 12.1.B) Oinarri-arauean ezarri zen.

Ondorioz, 1991ko abenduaren 13ko Erabaki horren bidez, Batzorde horretako Idazkari lana egiteko, Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoari atxikita egon eta Herrizaingo Saileko Legelaria den Koro Abásolo Galdiz andrea izendatu zen.

Egiteko hori betetzea ezinezkoa zaionez Koro Abásolo Galdiz andreari, izan ere, beste premia batzuez arduratu behar bait du Sailean.

Beraz, honako hau

ERABAKI DUT:

Alde batetik, 1991ko abenduaren 13ko Erabakia zati batetan indargabetzea eta, bestetik, Ertzaintzaren bederatzigarren txandako praktika-aldiaren Balorapen Batzordeko idazkari lez, Koro Abásolo Galdiz andrearen ordez, Iñigo López Uribarri jauna izendatzea edo honek esku eman diezaiona.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko urtarrilak 31.

Segurantza Sailburuordea, JOSE MANUEL MARTIARENA LIZARAZU.